Harremanak

Tel.: 943 214977
E-maila: sanmarko@sanmarko.net

Pdf dokumentuak ezin badituzu irakurri, jeitsi ezazu Adobe Acrobat Reader.

Get Adobe Reader

Inprimatu E-posta

merka2sanmarcos. Bigarren eskuko azoken 5. edizioa.

 

Sanmarko Mankomunitateak merka2sanmarcos bigarren eskuko merkatuen bosgarren edizioa antolatu zuen. 10 merkatu antolatuko ziren 2012ko otsailaren 25a eta apirilaren 1a bitartean, Mankomunitatea osatzen duten herri guztietan bana. Ekimen hau hondakinak murrizteko eta prebenitzeko duen ekintza planaren barruan txertatua dago, bere helburu nagusiak ondorengoak dira:

  • Erabilitako objektuen berrerabilera indartzea.
  • Bigarren eskuko merkatuen duintasuna handitzea.
  • Hiri-hondakinak prebenitzeko aukera ezberdinen inguruan herritarrak informatzea

 

Pasaian egin zen 2012-ko bigarren eskuko merkatua

Merkatuentzat egin genuen egutegia eta salmenta / truke postu bat erreserbatzeko bete behar ziren baldintzei buruzko informazioa hemen ikus dezakezu. Norbanakoak, elkarteak, ikastetxeak, dendak... guztientzat egin genuen lekua!