Birziklapena Ontziak ekoizle handiei gaika biltzea
Ildo horri jarraiki, bilketa berezia antolatu zen hondakin-mota hori asko sortzen duten ekoizleentzat. Helburua berreskura daitekeen materialaren kopurua, baita kalitatea ere gehitzea da. Xede horrez, aldez aurretik ekoizle handien errolda egin zen: hotelak, egoitzak, ikastetxeak eta osasun-zentroak edo merkataritza-gune handiak. Sistema zabaldu baino lehen, Donostian esperientzia pilotua antolatu zen eta ekoizle handi mota bakoitzetik lagin esangarria hautatu zen. Bakoitzarentzat edukiontzi-mota bereziak aukeratu ziren eta bilketa-maiztasuna zehaztu zen. Emaitzei jarraiki, proiektua oso egokitzat jo daiteke. 2007. urtean atez ateko bilketa-programan 46 ekoizle handik parte hartu du. Zentro bakoitzak batez beste hilabetean 396 kg sortu zituen eta, beraz, 2007. urtean 218.740 kg jaso ziren, aurreko urtean baino % 39,39 gehiago. Ontzien ekoizle handiak atez ate
|