Harremanak

Tel.: 943 214977
E-maila: sanmarko@sanmarko.net

Pdf dokumentuak ezin badituzu irakurri, jeitsi ezazu Adobe Acrobat Reader.

Get Adobe Reader

Imprimir Correo electrónico

Landare-olio erabilien, etxeko hondakin arriskutsuen eta etxetresna elektriko txikiak.

icono de acrobat reader Ireki gida hau: "Etxeko hondakin arriskutsuen gaikako bilketa", tamaina: 1,33 Mb.

Zer etxeko hondakin biltzen da ibilgailuan?

Hondakin sorta
  • Sukaldeko olioak.
  • Pintura, bernizak, disolbatzaileak, kolak...
  • Lanparak eta fluoreszenteak.
  • Etxetresna elektriko txikiak.
  • Telefono mugikorrak.
  • Garbiketarako produktu kimikoak.
  • Termometroak.
  • Informatikako materiala: monitoreak, teklatuak...
  • Pilak eta bateriak.
  • Aerosol toxikoak: intsektizidak, lakak...
  • (beraien ontzi hutsak ere bai).
  • Automobiletako olioak, bateriak, iragazkiak,
  • izotz-kontrakoak...
  • Kamerak eta argazkilaritza-materiala.
  • Erradiografiak.
  • Herbizidak eta intsektizidak.
  • Inprimagailuetako kartutxoak eta tonerrak.
  • Jostailu elektriko eta elektronikoak.
  • CDak, DVDak....

Nola eraman behar dira hondakinak ?

Etxean sortutako hondakin arriskutsuak osagai ezberdinak nahastu gabe (bereziki likidoen kasuan) eraman behar dira ibilgailura.

Zer lortuko dugu?

Hondakinak baimendutako kudeatzaileen esku uzten dira, behar den moduan kudea ditzaten. Horrela, osagai toxikoek ez dute ingurumena kutsatuko, zabortegi kontrolatuan tratatu beharreko hondakinen kantitatea murriztu egiten da eta horiek birziklatzeari esker, lehengaiak aurrezten dira. Olioa bildu ostean, biodiesela egiteko erabiltzen da.

Birziklatzea baino hobe, prebenitzea

  • Kontsumo txikiko bonbillak eta fluoreszenteak eraginkorragoak dira eta gehiago irauten dute.
  • Jostailu edo aparatu elektriko eta elektronikoak aukeratzean, lehenetsi sare elektrikora konektatzen direnak; bigarrenik, berriz kargatzeko bateriak dituztenak eta, azkenik, berriz kargatzeko pilak erabiltzen dituztenak.
  • Erabili osagai naturalekin (ozpina, limoia, patata...) egindako produktuak etxea garbitzeko.
  • Erabili berriz bete daitezkeen inprimagailu-tonerrak. Aukeratu ur-pinturak.
  • Bota baino lehen, saiatu ez dabiltzan etxetresnak eta aparatuak konpontzen.
  • Optimizatu zure informatika-ekipoaren prestazioak bere elementuak mantenduz (memoria gehitzea...). Erabili behin baino gehiagotan grabatu daitezkeen CDak edota pendrive-a.
  • Saiatu zuk behar ez dituzun objektuak beste pertsona batzuek erabiltzea, adibidez, Interneteko bigarren eskuko merkatu iraunkorrean iragarriz: www.merka2sanmarcos.org

Gogoratu!

  • Behin sortuz gero, utzi leku egokian etxeko hondakin arriskutsu guztiak.
  • Sendagaien ontzi hutsak edo sendagai-hondarrak dituztenak, beharrezkoak ez diren sendagaiak eta epea amaituta dutenak erabilera-orriarekin batera farmazietan utzi behar dira.
  • Aparatu elektriko edota elektroniko berria erostean, zaharra establezimenduan bertan entrega dezakezu (208/2005 Errege Dekretua, otsailaren 25ekoa, aparatu elektrikoei eta elektronikoei nahiz beren hondakinen kudeaketari buruzkoa)

Egutegia

Acrobat Reader ikonoa Ireki Bilketa egutegia, tamaina: 420 kb.

Landare-olio erabiliaren bilketa

Herria Etxean sortutakoaren bilketa
Astigarraga 1.705
Donostia 40.210
Errenteria 8.935
Hernani 7.065
Lasarte-Oria 5.030
Lezo 1.355
Oiartzun 2.250
Pasaia 5.355
Urnieta 1.545
Usurbil 1.665
Merkatal guneak 2.770