Landa-inguruan hainbat ekintza:
Kontrol gabeko fokuak jarraitzea
Kontrolik gabeko fokuak landa-ingurunean: atzerantz doan ohitura bat da eta erabat erauzi nahi da kontrolaren, zaintzaren eta garbiketaren bidez.
Landa-ingurunean kontrolik gabeko isurketa-fokuak zaindu, kontrolatu eta garbitzeko brigada 1995. urtean sortu zen Sanmarkoko Mankomunitatearen eta Behemendi Mendiko Nekazaritza Elkartearen artean hitzarmena izenpetu ostean. Fokuak zaindu eta kontrolatzearen ondorioz, isurketak saihestu nahi dira eta sortzen dituztenei garbiarazi nahi zaie. 2006. urtean kontrolik gabeko 51 isurketa-puntu hauteman ziren eta hondakin inerteak, hiri-hondakinak edo asimilagarriak botatzeagatik sortu ziren. Isurketak enpresek nahiz partikularrek egin zituzten.
Urte batzuetan brigadaren lan nagusia fokuak garbitzea izan da, baina 2001az gero zerbitzua emateko orduan, aurrerapausoa eman nahi izan da eta, ildo horri jarraiki, brigadak fokua garbitu baino lehen, ikerketa-lanak egiten dira sortzailea bilatzeko xedez, azken finean, berak izan behar du garbitzearen arduraduna.
Bestela, gertaera dagokion Udalari jakinarazten zaio, arloan aginpidea duen erakundea baita eta bere zeregina jabeei jatorrizko egoerara bueltatzeko eskaera egitea da. Hala, 2006. urtean 16 fokutako hondakinak jabeek kendu dituzte.
Hori guztia kontuan hartuta, zenbait udalek foku berriak ez agertzeko bitartekoak egituratu dituzte eta, horretarako, kontrol- eta zaintza-neurriak hartu dituzte.
Era berean, 2007. urtean 19 betelanen jarduera jarraitu da, horiek aktiboak baitiraute Sanmarkoko Mankomunitatearen lurralde-eremuan. Bertan botatako hondakinak betelanetan eta lursailak egokitzeko orduan bakarrik onargarriak direla egiaztatu da.
Kontrolik gabeko fokuak 2007
| Udalerriak |
Udalerriko fokuen kopurua |
Jabeak bildutako fokuen kopurua |
| Astigarraga |
4 |
1 |
| Donostia |
9 |
1 |
| Hernani |
5 |
0 |
| Lasarte-Oria |
2 |
2 |
| Lezo |
3 |
2 |
| Oiartzun |
2 |
0 |
| Pasaia |
3 |
2 |
| Errenteria |
0 |
0 |
| Urnieta |
2 |
1 |
| Usurbil |
5 |
1 |
Hondakin solidoak jasotzea
2007. urtean landa-eremuan 978.560 kg hondakin solido bildu ziren.
Landa-eremuan hondakin solidoen bilketa Behemendi Mendiko Nekazaritza Elkartearekin hitzarmena izenpetu ostean eskaintzen da eta edukiontziak zati batean lurperatuta daude.
Sistemak abantaila handiak eskaintzen ditu:
- Zaborraren hartzidura-prozesua atzeratu egiten da; edukiontziak lurperatuak daudenez, barruan tenperatura baxuagoa da eta, gainera, airearen zirkulazioa txikiagoa da, beraz, hartziduraren prozesua atzeratu egiten da.
- Edukiontzien kanpoaldean usaina ez da hain nabarmena, hartzidura motelagoa baita.
- Edukiontziek tamainarengatik (5 m3) eta autoeragindako efektu trinkotzailearengatik edukiera handiagoa dute.
- Ikuste-inpaktua murrizten da eta ingurunean gehiago integratzen dira, edukiontziak material naturalez estaliak baitaude.
- Manipulatzeko errazak dira, langile bakarra deskargatzeko nahikoa baita. Lumaz hornitutako kaxa irekiko kamioia erabiltzen da.
Abantaila horiei esker, hondakinak bilketarako baldintza higieniko-sanitario ezin hobeetan mantentzen dira. Hala, kostuak doitzen dira eta zerbitzuaren ingurumen- eta ekonomia-eraginkortasuna lortzen da.
Guztira 96 bilketa-puntu ezarri dira eta 3.200 biztanleri zuzeneko zerbitzua ematen diete. Horiei astialdiko guneetan kokatutako edukiontziak eransten badizkiegu, guneari ingurumen-hobekuntza nabarmena eskaintzen zaio.
2007. urtean landa-eremuan 978.560 kg hondakin solido bildu ziren, 2006. ean baino %6,46 gehiago.
Ikusi taula "Bilakatutako hondakin solidoen bilakaera, landa ingurunetan, 1996-2007 bitarteko urteetan", tamaina 5 kb.
Ikus taula "Landa ingurunetatik jatorrizko hondakin solidoen kantitate guztiakl", tamaina 5 kb.