Transferentzia-instalazioa
Erakundeen artean adostutako akordio politikoen arabera, hiriko hondakinak Sanmarko Mankomunitatearen lurralde-eremutik kanpo kokatutako tratamendu-instalazioetan kudeatu behar dira, baita Sanmarko zabortegiko isurketak bertan behera utzi ere. Kudeaketa berri horren ondorioz, hondakinak transferitzeko instalazio bat eraiki behar izan da nahitaez.

Sanmarko zabortegian kokatutako transferentzia-estazioaren helburu nagusia da, hondakinak husteaz gain, hondakin horien bolumena murriztu ahal izatea trinkotze-sistema baten bidez. Hala, beste toki batera garraiatzea errazagoa izango da, balioztatua edo deuseztatua izan dadin. Zaborrak etxez etxe biltzeko kamioiak hiru harrera-kalapatxetara sartzen dira zuzenean, eta horiek, beste hainbeste trinkogailu estatikorekin konektatuta daude. Trinkogailu estatiko horiek betetzen direnean, trinkotutako hondakinak 40 m3-ko edukiontzi itxietara eramaten dituzte, eta edukiontzi horiek Urteta (Zarautz), Sasieta (Beasain), Lapatx (Azpeitia) eta Igorreko (Bizkaia) zabortegietara garraiatzen dituzte.
Egoera horrek hainbat aldaketa dakartza hondakinak transferentzia-instalazioan deskargatzeko ibilgailuek bete behar dituzten baldintzei dagokienez, baita instalazio horrek hondakinak jasotzeko izango duen ordutegiari dagokionez ere.
Sanmarko zabortegian kokatutako transferentzia-instalaziora hondakinak eramaten dituzten ibilgailuek gutxiengo eskakizun batzuk bete behar dituzte deskargak egiterakoan:
- Deskarga egiten duen ibilgailuaren atzeko atea irekitzean, edo husteko sistema martxan jartzean norbere edo inoren langileak arriskuan ez jartzea.
- deskargatzeko sistemak ibilgailuan inolako mugimendurik ez sortzea karga hustea errazteko.
- Deskargatzeko prozesuan, hondakinak isurtzeko kalapatxetatik kanpo ezer ez isurtzea.
- Hondakinak kalapatxetan deskargatzeko prozesua kontrolatua eta mailakakoa izatea, kalapatxetan buxadurak eragozteko edo garraiatzeko edukiontzia ixtean kalapatxetan materiala geratzea saihesteko.
Astelehenetik larunbatera deskargak egiteko ordutegia 08:00etatik 13:00etara da.
Ikus "LAPATX, URTETA ETA SASIETA zabortegietara 2007an eramandako kantitateen (kg) taula" (tamaina, 6 kb).
Ikus "LAPATX, URTETA ETA SASIETA zabortegietara 2008an eramandako kantitateen (kg) taula" (tamaina, 7 kb).