Harremanak

Tel.: 943 214977
E-maila: sanmarko@sanmarko.net

Pdf dokumentuak ezin badituzu irakurri, jeitsi ezazu Adobe Acrobat Reader.

Get Adobe Reader

Imprimir Correo electrónico

Ontziak sailkatzeko Urnietako planta

Ontzien tratamenduaOntziak sailkatzeko Urnietako plantaren funtzionamendua

Automatizazioak ontzi-hondakinen prozesamendua optimizatzen du.

Automatizazioa ontziak sailkatzeko Urnietako plantan sailkapen- eta tratamendu-prozesuei aplikatuta, zalantzarik gabe, onurak sortzen ditu ondoren hondakin-motak birziklatzeko:


  • Instalazioaren prozesatze-gaitasuna gehitzen da.
  • Plantaren errendimendua eta eraginkortasuna gehitzen da.
  • Eskuzko lana murrizten da.

Automatizazioa hondakinak zinta garraiatzailean hartzen diren unetik hasten da. Poltsak irekitzeko makinatik pasa ostean, pixkana hondakinak sailkatzen hasten da. Ildo horri jarraiki, materialak tamainarekin, kolorearekin eta izaerarekin bat bereizten dira: dentsitate baxuko polietilenoa, dentsitate altuko polietilenoa, PET-a, PVC-a, metalezko ferrikoak, aluminiozkoak, brickak eta bestelako hondar-produktuak.

Lehenengo sailkapena tamainaren eta formaren arabera egiten da bereizgailu balistikoari esker; 80 mm-ko zuloak ditu. Bereizteko bigarren moduan imanak erabiltzen dira. Horiei esker, elementu ferrikoak bereizten dira ondoren prentsatzeko. Agian, aurrerapen teknologikorik handiena hautemate optikoaren bidez egindako sailkapen automatikoan oinarritzen da. Mekanismoak irakurle optikoak ditu eta material desberdinak kolorearen, formaren eta tamainaren arabera identifikatzeko gai da. Sistemak identifikatu ostean, gainerakoetatik bereizten ditu aire-korronteak erabiliz.

Sailkapen-mekanismoek bereizgailu balistikoekin eta magnetikoekin elkarrekintzan dihardute. Horiek zinta garraiatzaileak eskuratzen duen material-fluxu etengabeari aplikatzen bazaizkio eta, gainera, materiala berriz prozesatzen bada, bereizte- eta sailkapen-prozesuan eraginkortasun handia izango da eta bigarren mailako lehengaiak lortuko dira birziklapen-enpresetara eramateko.

Automatizazio-prozesu berria 2006ko irailean amaitu zen eta plantak tratatzeko gaitasuna txanda bakoitzean 5.000 tonakoa da.


(*) Hurrengo ontzi-hondakinak ez dira edukiontzi horian isuri behar edukiontzi berezia baitute: urdina paper-kartoiarentzat eta berdea beirarentzat.


Acrobat Reader Ikonoa Taula hau ikusi: "2007ean gaika bildutako ontzi eta ontzien hondakinetatik berreskuratutako materiala", tamaina: 6 kb.

Acrobat Reader Ikonoa Taula hau ikusi: "Gaikako Bilketa hasi zenetik Sanmarko-eko Mankomunitatean gaika bildutako ontzien klasifikazioa (1999-2007), tamaina: 5 Kb

Acrobat Reader Ikonoa Taula hau ikusi: "Sarrerak (Kg.) Urnietako ontzien sailkatze palntan 2001-2007", tamaina: 6 kb.

bideo ikonoa Ireki bideo hau ( Windows Media formatua): BEREIZI BIRZIKLATZEKO (13,5 Mb)

Acrobat Reader ikonoa Bideo honen gidoia ireki: BEREIZI BIRZIKLATZEKO (11 kb).