Hondakin solidoak kudeatzea Aizmendiko ZabortegianAizmendiko zabortegian hondakinak onartzeko baldintza berriak
Hondakinak kudeatzeko azpiegitura industri jardueratik datozen hondakin inerteak tratatzera bideratuta dago. Halaber, eraikuntza- eta eraispen-hondakinak bota daitezke. 2007. urtean Aizmendiko zabortegian guztira 51.574.890 kg hondakin bota dira. Nolanahi ere, hondakin gehienak Mankomunitatea osatzen duten udalerrietako industriek sortu dituzte. Horietatik 24.392.170 kg zabortegian bertan berrerabili dira. Aizmendiko zabortegian sartu diren hondakin guztietatik 481 tona birziklatu egin dira; izan ere, hondakinak bigarren mailako lehengai bezala (metalak, kartoia, egurra eta industria-ontziak) berreskuratzeaz gain, eraikuntza- eta eraispen-hondakinak zabortegiaren barruan pistak eraikitzeko berrerabili dira. Hala, ez da ordezkatze-materialik sartu. |