|
|
Urnietako hontzien plantara bisita gidatuen zerbitzua eta Kontsumo arduratsuaren inguruko ikas-tailerrak
2001az gero jauzi kualitatiboa eman da: Hiri Hondakinentzat eta Asimilagarrientzat San Markoko Zabortegira eta Ontziak Sailkatzeko Urnietako Plantara bisita gidatuak egiteko eskaerak erantzutetik Mankomunitateko lurralde-eremuko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe guztiei eskaintzera pasa da. Bisita gidatuen programa urte osoan zehar garatzen da eta, beraz, bisita eskola-programaren barruan integra daiteke. Ildo horri jarraiki, interesgarriagoa suertatzen da. Hala eta guztiz ere, ikasleek hiri-hondakinen eguneroko kudeaketaren errealitatea ezagutzen jarraitzeko, aipatu azpiegiturak bisitatzearen ordez, ikastetxeetan tailer bereziak jasotzeko aukera eskaini zitzaien.
Bisitak
San Markoko Mankomunitateak bere instalazioetara bisita gidatuen zerbitzuaren kalitatea hobetu nahi du eta, horri eutsiz, Urnietako Sailkapen Plantan berrikuntzak sartu ditu: Ingurumen-ikasgela egokitzea:Ikasgela honetan sailkapen-plantan egindako kudeaketari buruzko informazioa finkatzen da eta talde guztiei edukiontzi horian bota behar diren ontziak eta bota behar ez direnak erakusten zaizkie. Aldi berean, zati desberdinak (PET, PEAD, PEBD, brick, metal ferrikoa, aluminioa...) nola birziklatzen diren adierazten da eta plantan sailkatutako material-mota bakoitzetik abiatuta, produktuak erakusten dira: ehun-zuntzak, forru polarra, alfonbra zatiak, kraft papera, tektan aglomeratua…
Unitate didaktiko egokituak Material didaktikoa plantan egindako obren arabera egokitu behar izan da. Ildo horri jarraiki, zati desberdinak modu automatizatuan hautatzeko prozesuari jarraiki, marrazkiak berritu dira.
|