Harremanak

Tel.: 943 214977
E-maila: sanmarko@sanmarko.net

Pdf dokumentuak ezin badituzu irakurri, jeitsi ezazu Adobe Acrobat Reader.

Get Adobe Reader

Olaiaren erronka Inprimatu E-posta
Ostirala, 2012(e)ko otsaila(r)en 24-(e)an 00:00etan

Olaiaren Erronka

 

Bloga

Zuzenean ikusi!

 

 
Ekoshopper PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Osteguna, 2012(e)ko otsaila(r)en 23-(e)an 00:00etan

Esperientzia berri bat erosketa jasangarria egiten ikasteko

Ekoshoper kanpaina

Erosketak egitera lagunduko dizugu.

Urtarrilean kanpaina berri honi ekin zion Sanmarko Mankomunitateak, eta partaide dituen 10 udalerrietan abiarazi zuen. Ekimen horri esker, doako aholkularitza-zerbitzua ematen da, hondakin gutxiago sortzen duten erosketak nola egin jakiteko.

Hona hemen proposatu dugun zerbitzuaren urratsak:

1. Interesa duten pertsonek, zuzenean parte ahrtzeko, izena ematen dute. (Otsailean bukatu zen epea)
2. Kanpainaren antolatzaileak izena emandakoekin harremanetan jartzen dira, eta ekimena zertan datzan zehatz azaltzen diete.
3. Erosketak egitera laguntzen die aholkulari batek.
4. Informazio-buletin batean bidalzen dira kanpainaren ondorioak.

 

FOILETOA IKUSI (PDF,  1,08 Mb)

 

BI AUKERA

Ezin baduzu zuzenean parte hartu baina kanpainaren emaitzak ikusi nahi badituzu, ematen diguzun helbide elektronikora bidaliko dizkizu lehen ekimen honen ondorioak Sanmarko Mankomunitateak.

ONDORIOAK JASO NAHI DITUT BAKARRIK

HAUTAKETA

Jaso ditugun eskarien artean, hautaketa egin dugu, irizpide jakin batzuen arabera: zenbat jende bizi den zuen etxean, zer udalerritan bizi diren eskatzaileak... Mankomunitateko ehun etxe hautatu ditugu laginketa horretan.

ORGATXO BAT OPARI

Erosketak egiteko orgatxo tolesgarri bana  emango zaie kanpainan aholku ematen zaien guztiei.

 
Murriztu, zirt edo zart! Sanmarko Mankomunitatea kanpaina honekin joango da eskolara Inprimatu E-posta
Asteartea, 2012(e)ko urtarrila(r)en 17-(e)an 10:41etan

 

Fletxi zabor poltsa batean ezpata zartzen

 

Sanmarko Mankomunitateko lehen hezkuntzako eskola guztiei dago zuzenduta kanpaina, eta Errenterian izan du abia puntua 2011/12 ikasturte honen bigarren hiruhilekoan zehar garatuko delarik. 3.000 IKASLEK HARTU AHAL IZANGO DUTE PARTE Mankomunitateko 10 udalerrietako ikastetxe bakoitzak Lehen Hezkuntzako 3. ziklotik hautatutako maila bateko irakasleak, gurasoak eta ikasleak dira ingurumen-hezkuntzako kanpaina honen zuzeneko hartzaileak. Guztira, 66 eskolari, 132 gelari eta 2.814 ikasleri egin zaie deialdia. Ikastetxeetako jarduera 2012ko urtarrilaren 11n hasiko da, eta apirilaren 20an amaituko da. Helburu hauek ditu kanpainak:

• Eskola-komunitatea jokabide-ohiturak aldatzera bultzatzea parte-hartzailea, bere hurbileneko ingurunean hondakin gutxiago sortzen lagundu dezan.
• Hondakin-sorkuntzan, haiek dakarten arazoan eta hura konpontzeko guztion parte-hartzearen premian gutako bakoitzak duen protagonismoari buruz kontzientziatzea eta sentsibilizatzea.
• Hiri-hondakinen gaineko ezagutzak hedatzea, arreta berezia jarriz prebentzioan (hondakin-kantitatea murriztea eta haiek berrerabiltzea), gaikako bilketa alde batera utzi gabe.

Kanpaina eskola bakoitzeko gelan bertan garatzen da jolasak, tailerrak eta froga parte-hartzaileak proposatuz. Kanpaina hobeto txertatzeko, ikasgeletan gaia aldez aurretik jorratzea proposatzen da, irizpide pedagogikoei jarraiki. Horretarako, irakasleek eta ikasleek hondakin gutxiago sortzeari eta haien balorizazio materialari buruzko kanpainaren berariazko materiala izango dute. Kanpaina eskoletara iristearekin batera, hartzaile edo parte-hartzaile guztiek gutun bat (eurek eskuz idatzia) bidali behar dute beren etxera. Euskarri horren bidez, etxeetara informazioa bidaltzeaz gain, ikasle bakoitzak gonbita egiten dio bere familiari hondakin gutxiago sortzeko ohiturak hartzeko.

 
Olioa biltzeko edukiontziak erabilgarri dira jada Inprimatu E-posta
Ostirala, 2010(e)ko iraila(r)en 03-(e)an 11:44etan

Duela bi aste hasi zen Sanmarko Mankomunitatea olioa biltzeko edukiontziak jartzen Errenteria, Pasaia, Lezo, Astigarraga, Urnieta eta Lasarte-Oriako kaleetan, eta dagoeneko erabilgarri daude denak.

Sukaldean erabilitako olioarentzako dira soilik edukiontzi berri horiek, beraz, autoetako olioa ezin da bertan bota, bi olio mota hauek ezin baitita nahastu. Horrela, sukaldean erabilitako lehengaia alferrik galdu beharrean, edo isurbideen bidez ibaiak eta itsasoa kutsatu beharrean birziklatu egingo da ibilgailuentzako biodiesel erregai gisa berrerabiltzeko.

Biltzeko prozesua egoki egin dadin herritarrek plastikozko poto itxietan utzi behar dute olioa. Edukiontziok inolako olio isuririk izan ez dezaten eginak badaude ere, beirazko potoetan ez botatzea eskatzen da.

Herritarrek edukiontzi horien berri izateko Sanmarko Mankomunitateak informazioa kanpaina abiatu du edukiontziak jarri diren sei herrieta. Horrela, olio bilketarekin zerikusia duen informazioa biltzen duen eskuorriak banatzen ari da etxez etxe.

Olio bilketa berri hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz egin ahal izan da.

Azkenik, gogoratu behar da olioa biltzeko edukiontziez gain, lehendik ere olioa eta beste hondakinak biltzen zituen furgonetak lehengo zerbitzu bera ematen jarratuko duela Sanmarko eremuko herri guztietan.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 Hurrengoa > Amaiera >>

Orria: 1 Guztira: 4